UDAKOAK / ESTIVALES 2026
2026ko uztailaren 23tik 25era, Kanboko Herriak hiru kultura gaualdi paregabe bizitzera gonbidatzen zaituzte, Arnaga Etxearen gunean.
UDAKOAK izeneko edizio berri honek festibalaren bilakaera garrantzitsu bat markatzen du, bere lurralde errotatzea, belaunaldien arteko dimentsioa eta euskal kultura balioztatzeko nahia indartzen dituen programazio batekin.
Musika, kantua eta antzerkia izanen dira hitzorduan:
- Uztailak 23, osteguna : Kalakan-ek Berçaitz anaiekin joko du “Ahotsez” errezitala, eta ondotik Kanboko Harmoniarekin
- Uztailak 24, ostirala : Les Comédiens du Chêne konpainiak “Les Papillotes” antzezlana aurkeztuko du.
- Uztailak 25, larunbata : Guitaraldia gaualdia, nazioarteko musika agertokiko bi figura nagusirekin: Jean-Marie Ecay eta Marc Berthoumieux.
Programazio honek herriaren nahia islatzen du: ekitaldi herrikoi eta zorrotz bat eskaintzea, lurraldeko talentuak ohoratuz eta, aldi berean, maila nazionaleko ospea duten artistak hartuz.
Udakoen gunean, “Guinguette Efimero” batek jateko eta freskatzeko aukera emanen dizu arratsero 19:00etatik goiti, Arnaga Lorategiko paisai paregabean, eta DJ Lounge baten giro finean.
>>> ERRESERBATU >>>
Uztailak 23, osteguna – 21:00 – Kalakan + Ahotsez + Harmonie de Cambo
KALAKANek BERÇAITS Anaiak-ekin duen proiektu berria kantuari oro har eta euskal kantugintzari bereziki, maitasun adierazpena da. Kalakan dela, munduan zehar 15 urteko ibilbide profesionalarekin, edo Berçaits Anaiak, betiko abeslari “afizionatuak”, denak “etxe” beretik datoz.
AHOTSEZ proiektuarekin, 4 artistek familiako mahai handien inguruan entzun, ikasi eta kantatzen duten kantuekiko maitasun hori partekatzen dute gurekin. Elgarrekin, musikak identitatearen eta memoria olektiboaren ibilgailu gisa duen indarra goraipatzen dute, belaunaldiak batuz kantu horien oihartzunen bidez.
AHOTSEZek euskal kulturaren ariman bidaia musikal mistiko bat partekatzera gonbidatzen gaitu;
euskal historian eta ohituretan murgiltzea, non abesten den nota bakoitzak eta jotzen den instrumentu bakoitzak antzinako kultura honen sustrai sakonei eta gaur arte zuhaitz sakratua bizirik mantenduz zaindu duten guztiei omenaldi gisa ematen dien oihartzuna.
Prezioak
- 20 €
- 10 € (12-17 ans)
>>> ERRESERBATU >>>
Uztailak 24, ostirala – 21:00 – “Les Papillotes” – Les comédiens du Chêne
Luzaz ahantzirik, 1928an Rosemonde Gerardek idatzi eta 1931n Odeongo Antzoki Handian sortu Les Papillotes obra ez zen oraino Kanbon antzeztua izan. Christian Moulié autorearen belaun-loturei buruzko ikerketetan berraurkitu zuen lan hau, bere sortzearen 160. urteburuaren kari obra hau gaur berpiztuko da.
Les Comédiens du Chêne antzerki taldeak, Viviane Da Silvaren zuzendaritzapean, Villa Arnagako lorategietan inoiz ikusi gabeko sorkuntza hau proposatzen du, Yohann Rocharden arte eta musikazko sorkuntzekin aberastua. Tokiko antzerki ondare bat ezagutzeko aukera paregabea !
Prezioak
- 20 €
- 10 € (12-17 ans)
>>> ERRESERBATU >>>
Uztailak 25, larunbata – 21:00 – Guitaraldia gaualdia – Jean-Marie Ecay eta Marc Berthoumieux
Jean-Marie Ecayk gitarra-harien antzeko zainak ditu, metronomo baten antzeko bihotza, eta sudurra izugarri zorrotza. Lehenik eta behin, hogei urtetik beherakoek agian bizi izan ez duten, baina Euskal Herrian ainitzek ezagutzen duten garai bati buruz hitz egin behar dugu. Itoiz talde mitikoaren garaia da, Jean-Marieren hastapeneko garaikoa, nehork ahantzi ez duen taldea. Bere buruaren irudikapena izanik, bere gitarra organikoak artista handienetako batzuk lagundu ditu: Didier Lockwood, Billy Cobham, Claude Nougaro, Jacques Higelin, Barbara, Richard Galliano… Bere kolaborazioek, munduko jazz, rock eta kantu paisai zirraragarrienetako bat osatzen dute.
Cambon, Edmond Rostanden herrian, Arnagako Udakoak festibalaren barne, bere musikak sudur fina izanen du. Europako jazz munduko hiru musikari nagusik lagundua, luxuazko gonbidatu batez gozatuko du, Marc Berthoumieux akordeoi jole ospetsuarekin. Marcel Azzola bere tutoreak erraten zuen bezala, “Berthoumizatu” zen Marc ezagutzean. Jazzetik (Dee Dee Bridgewater, Richard Bona, Youn Sun Nah…) kantura (Charles Aznavour, Maurane, Grand Corps Malade…), Marc Berthoumieuxek musikari laguntzaile, konposatzaile eta ekoizle gisa lan egiten du, Django d’Or sarietarako izendapena eman dion bakarkako ibilbideari ekiten dion bitartean.
Prezioak
- 20 €
- 10 € (12-17 ans)
>>> ERRESERBATU >>>
ATEEN IDEKITZEA 19:00ETAN. ARO TXARRA BALITZ, IKUSGARRIAK EZEZTATU IZAN DAITEKE.