Maila

    Herriko Dantzak elkarteak berriz hasten ditu bere dantza et kantu kurtsoak OmiaSainduko bakantzetarik landa.

    – Azaroaren 6-tik haste astearteko kurtsoentzat.
    – Azaroaren 7-tik haste asteazkeneko kurtsoentzat.
    -Kantu kurtsoak hasiko dira azaroaren 9an.

    Aitzineko urteetan bezala kurtsoak izanen dira :

    – Astearte aratsetan, 20.30etan : Dantza Jauzien (Mutxikoak…) ikasteko
    – Asteazken aratsetan, 20etan : Fandangoaren ikasteko
    – Asteazken aratsetan, 21etan : Larrain Dantza, Kadrillak edo Tafallako Jotaren ikasteko.
    – Ostirala aratsetan, 20.30etan : Euskal kantu xahar eta berrien ikasteko.

    Dantza Jauziak (Mutxikoak…) ikasi behar dira lehenik, astearte aratseko kurtsoetan, eta atsulutuki jakin behar dira asteazken aratsetako kurtsoetan parte hartzeko. Gainera Fandangoa ikasi behar da ere, asteazken aratsetako 20etako kurtsoetan, 21etako kurtsoetan parte hartzeko eta bertze dantzen ikasteko. Gisa guziz asteazken aratseko kurtsoetan beti hasten gira Dantza Jauziekin gorputzaren berotzeko. Kantuen ikasteko kurtso bakar bat da guzientzat.

    Kurtsoak iragaiten dira DENENTZAT etxean, Kanbon, Bordart etorbidean, Postaren gibelean. Izen emaiteak tokian berean egiten dira, kurtso orenetan. Urte saria 20 Eurokoa da, presuna bakotx. Prezio bereziak badira ikasle edo lan gabezian direnentzat.

    Herriko Dantzak elkarteak 1989 urtetik haste antolatzen ditu bere kurtsoak. Animatzaile guziak bolondresak dira eta gehienek esperientzia ona badute elkartearen sortzetik geroz hor baitira.

    Laster arte, atsegin handirekin elgarretaratuko gira berriz.

    ActivitéDanses basques

    HarremanaBeñat GARAT

    Telefono06 75 19 50 72

    Email